XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ta gero geure kautan: Orain ondotxo nago aldi baterako esanda, patxadaz be patxadaz gagoz.

Benetako azterketa izan ete da ori? Jaungoikoak esana entzun ete dogu?.

DAMUA: Damua ta BIOTZ-BARRITZEA gauza bat eta bera dira, ots, Jainkoa ta urko laguna barriro maitatzea.

Pekatu egiñaz damutu bearra daukagu, ta pekatuok barruko illun-aldia ta negargurea be emon daikeguez.

Baiña ori ez da guztia, biotz-barritzearen alderdi bat besterik ez da.

Alderdi au bakar-bakarrik begiratzea norberekoia izatea litzake.

Barruko goibel-aldirik ez daukagula-ta, sarritan kezkati egon izan gara!.

Ta pekatua Jaungoikoaren aurrean eta urko-lagunarentzat zer dan eta orretan ardura gutxi bearbada, ori burutik joan.

Egiazko damua daukagunean, pekatuak gorroto izango ditugu, ori bai, baiña berariz eta beste ezer baiño lenago auxe egin bear dogu: Jaungoikoaganatu, Beronen salbamen-asmoak aintzat arturik, eta urko laguna maitatu.

Autor-entzuleari esan geinkeoz banaka banaka gure pekatu guztiak.

Autortu aurretik edo autortza egite orduan damurik izan ezik, alperriko litzake pekatuak esate ori, parkamenik elitzakigu emongo-ta.

Orrek ez dau esan gura pekatuak be aitatu bear ez diranik.